Xenpelar Dokumentazio Zentrotik 2015-09-18

Sarako balkoietatik kantari

Amaitu berri dira Sarako jaiak eta urtero bezala, aurten ere egin dute bertso-saioa. Orain ez dute horrela egiten baina duela urte batzuk bertsolariek plaza inguruko balkoietatik kantatzen zuten. Hemen duzue ikusgai 2007ko saioa: Julen Zelaieta Herriko Etxeko leihoan, Xabier Silveira Hoteleko balkoian, Jokin Uranga okindegikoan eta Mizel Mateo plazan bertan.
Amaitu berri dira Sarako jaiak eta urtero bezala, aurten ere egin dute bertso-saioa. Orain ez dute horrela egiten baina duela urte batzuk bertsolariek plaza inguruko balkoietatik kantatzen zuten.

2007an Xabier Silveira, Jokin Uranga, Julen Zelaieta eta Mizel Mateo izan ziren kantuan. Trinketean bazkaldu ostean plazara hurbildu ziren kantura. Julen Zelaietak Herriko Etxeko leihotik abestu zuen, Xabier Silveirak Hoteleko balkoitik, Jokin Uranga okindegiko leihoan jarri zen eta Mizel Mateo plazan bertan.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza