Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-09-21

Jon Maia irabazle Beasainen, Gipuzkoako lehen saioan

Jon Maiak irabazi du Beasainen jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako lehen saioa. Atzo lortu zuen lehen postuari esker, Maia zuzenean sailkatu da urriaren 31n Zestoan jokatuko den final laurdenetako saiorako, Alaia Martin eta oraindik erabakitzeke dauden beste lau bertsolarirekin. Maiaren atzetik, Ane Labaka eta Iñigo Mantzizidor "Mantxi" sailkatu ziren. Bihar bertso hautaketa jarriko du sareko plazak.
Jon Maiak irabazi du Beasainen jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen saioa. Atzo lortu zuen lehen postuari esker, Maia zuzenean sailkatu da urriaren 31n Zestoan jokatuko den final laurdenetako saiorako, Alaia Martin eta oraindik erabakitzeke dauden beste lau bertsolarirekin. Maiaren atzetik, Ane Labaka eta Iñigo Mantzizidor "Mantxi" sailkatu ziren. Bihar bertso hautaketa jarriko du sareko plazak.

BERTSOLARIA                                                  PUNTUAZIOA

Jon Maia Soria                                                      456,5
Ane Labaka Mayoz                                                444
Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi"                  427
Beñat Iguaran Amondarain                                 420
Eli Pagola Apezetxea                                             420
Haritz Mujika Lasa                                                 409

350 bertsozalek lepo bete Beasaingo Usurbe antzokia. Leihatila 16:00etan ireki da aurrez saldu gabe zeuden sarrerak saltzeko eta bost minututan guztiak amaitu ziren.

Datorren asteburuan Azpeitin eta Lasarte-Orian

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak hurrengo asteburuan izango du segida. Bi saio jokatuko dira; larunbatean Azpeitiako Soreasu antzokian Amaia Iturriotz, Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Nahikari Gabilondo, Nerea Elustondo eta Unai Mendizabalekin. Igandean, berriz, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean izango da saioa, Aitor Irastortza, Beñat Lizaso, Gorka Azkarate, Maider Arregi, Mikel Artola eta Xabier Sukia bertsolariekin. Bata zein bestea, arratsaldeko 17:30ean hasiko dira.

Ohi bezala, bi saioetarako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu