Larunbatean Amaia Iturriotz, Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Nahikari Gabilondo, Nerea Elustondo eta Unai Mendizabal ariko dira Azpeitian. Igandean Aitor Irastortza, Beñat Lizaso, Gorka Azkarate, Maider Arregi, Mikel Artola eta Xabier Sukia Lasarte-Orian izango dira.
   Bigarren asteburura iritsi da 
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Final zortzirenetako bi saio jokatuko dira larunbatean eta igandean.
 Larunbatean Azpeitiko Soreasu antzokian izango da saioa, arratsaldeko 17:30ean hasita. 
Iban Narbaiza ariko da aurkezle lanetan. Kantuan, berriz, honako seikote hau:
 Amaia Iturriotz
 Ander Lizarralde
 Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
 Nahikari Gabilondo
 Nerea Elustondo
 Unai Mendizabal Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da azaroaren 1ean Ormaiztegin jokatuko den final laurdenetako saiorako.
 Igandean Lasarte-Orian Igandean, berriz, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean izango da saioa, 17:30ean hasita. 
Imanol Artola "Felix" ariko da aurkezle lanetan. Kantuan, berriz, honako seikote hau:
 Aitor Irastortza
 Beñat Lizaso
 Gorka Azkarate
 Maider Arregi
 Mikel Artola
 Xabier Sukia Saioko irabazlea azaroaren 8an Eskoriatzan jokatuko den final laurdenetako saiora sailkatuko da zuzenean. 
Hamalauna bertso puntuagarri   Fase honetan bertsolariek hamalauna bertso puntuagarri kantatu beharko dituzte. Honako hauek dira egin beharreko ariketak:
 -Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
 -Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
 -Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian bina bertso.
 -Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso.
 -Kartzelako lana: Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.
 Sarrerak eskuragarri Oraindik ere badago saioetarako sarrerak erosteko aukera. Internet bidez 
www.bertsosarrerak.eus atarian egin daiteke erosketa. Sarrera arruntak 9 euroko prezioa dauka, baina Bertsozale Elkarteko bazkideek 6 eurotan eskuratu dezakete eta gaztetxoek 4 eurotan. Horrez gain, saioen aurretik arratsaldeko 16:00etan zabalduko dira leihatilak.
 Sailkapena
 Saio bakarra jokatuta, oraingoz honela dago sailkapena:
 1.- Jon Maia Soria                          456,5 puntu
 2.- Ane Labaka Mayoz                        444 puntu
 3.- Iñigo Mantzizidor Larrañaga, "Mantxi"   427 puntu
 4.- Beñat Iguaran Amondarain                420 puntu
 5.- Eli Pagola Apezetxea                    420 puntu
 6.- Haritz Mujika Lasa                      409 puntu
 Denera sei saio jokatuko dira final zortzirenetan. Saioko irabazleak zuzenean sailkatuko dira. Horrez gain, saioa irabazi ez arren puntuazioz beste hamazazpi bertsolarik egingo dute aurrera.