Andra Mari Jaiak 2015-09-28

Bermeoko bertsoaldi onenak ikusgai

Irailaren 8ko Andra Mari Jaiak ospatzen dituzte Bermeon eta urtero, hilaren 10ean bertso-saioa egiten dute. Aurten Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Fredi Paia eta Amets Arzallus aritu dira kantuan Bernardo Mandalunizen agindutara. Hemen dituzue ikusgai bertsoaldi onenak.
Irailaren 8an ospatzen dute Bermeoko jaietako egun nagusia, Andra Mari Eguna. Handik bi egunetara Andra Mari Hirugarrena, eta egun horretan urtero egiten dute bertso-saioa Artza pilotalekuan. 

Aurten Fredi Paia, Uxue Alberdi, Andoni Egaña eta Amets Arzallus gonbidatu dituzte kantura eta Bernardo Mandalunizek egin ditu gai-jartzaile lanak.

Ikusgai dituzue hango bertsoaldi onenak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza