Igandean 15:00etan ETB1en 2015-09-25

Bertsolarien erabakimenaz Hitzetik Hortzeran

Bertsolarien erabakimenaz Hitzetik Hortzeran
Igandean izango da denboraldi berriko lehen Hitzetik Hortzera eta bertsolarien erabakimenaz arituko dira hizketan. "Doinu batean, neurri batean, errima batean errenditu behar izanda noraino erabaki dezake bertsolariak?". Igandean ikusiko dugu galdera horri erantzuterik baden ala ez. Arratsaldeko 15:00etan ETB1en.
Hasi da lanean Hitzetik Hortzerako lan-taldea eta dagoneneko prest dute denboraldi berriko lehen saioa. "Galderaz beteta" omen dute motxila eta saiatuko dira urte osoan galdera horiek erantzuten.

Lehen saioan "bertsolarien erabakimenaz" hausnartuko dute. "Noraino erabaki ote dezake bertsolariak gaia aurretik jarrita izanda, publikoak eta gai-jartzaileak zerbait esperota, nork bere estereotipoa izanda, doinu batean, neurri batean eta errima batean errenditu behar izanda?

Plazaz plaza ibili dira erantzun bila: Eibarko Arrate auzoan, Elorrion, Alkizan, Donostian... Lortu ote dute erantzunik?

Igande bazkalostean jakingo dugu, arratsaldeko 15:00etan ETB1en eta hortik aurrera nahi duzuen garaian EITB Nahieran atarian. Telebista-saioari buruzko informazio gehiago duzue www.eitb.eus atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza