Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-10-05

Manu Goiogana Elgoibarren irabazle

Manu Goiogana Elgoibarren irabazle
Manu Goioganak irabazi zuen larunbatean jokatutako final zortzirenetako saioa; beraz, berak lortu du hurrengo faserako zuzeneko txartela. Bigarren sailkatu zen Oihana Iguaran, hirugarren Manex Mujika, laugarren Unai Muñoa, bosgarren Iñigo Gorostarzu eta seigarren Iban Urdangarin. Bihar ikusgai izango dituzue hango bertsoaldi onenak.
Manu Goioganak lortu zuen lehen postua larunbateko saioan. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetako hirugarren saioa izan zen Elgoibarkoa eta honela geratu zen sailkapena:

1.Manu Goiogana Bengoetxea       428
2.Oihana Iguaran Barandiaran      423,5
3.Manex Mujika Amunarriz             417,5
4.Unai Muñoa Amundarain              407,5
5.Iñigo Gorostarzu Etxebeste        403
6.Iban Urdangarin Lardizabal        397,5

Honela, Manu Goioganak zuzeneko txartela lortu du hurrengo faserako eta azaroaren 8an Eskoriatzan izango da kantuan Unai Agirre, Beñat Lizaso eta puntuazioen arabera sailkatuko diren beste hiru bertsolarirekin batera.

Lehen faseko azken saioak
Hurrengo asteburuan jokatuko dira final-zortzirenetako azken bi saioak. Larunbatean Arrasaten izango dira kantuan Eneritz Artetxe, Haritz Casabal, Egoitz Eizagirre, Aratz Igartzabal, Iñaki Gurrutxaga eta Felix Zubia.

Igandean berriz, Andoainen izango da saioa eta bertsolari hauek igoko dira oholtzara: Ibai Esoain, Gemma Urteaga, Jokin Uranga, Antton Fernandez, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi.

Saioetarako sarrerak salgai dituzue www.bertsosarrerak.eus atarian.


Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu