Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-10-06

Elgoibarko bertso onenak sarean

Larunbatean Elgoibarren jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetako hirugarren saioa. Manu Goioganak irabazi zuen, bigarren sailkatu zen Oihana Iguaran, hirugarren Manex Mujika, laugarren Unai Muñoa, bosgarren Iñigo Gorostarzu eta seigarren Iban Urdangarin. Ikusgai dituzue hango bertsoaldi onenak.
Manu Goioganak irabazi zuen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen faseko hirugarren saioa. Larunbat arratsaldean izan zen saioa Elgoibarren eta hurrenez hurren horrela sailkatu ziren gainontzeko bostak: Oihana Iguaran bigarren, Manex Mujika hirugarren, Unai Muñoa laugarren, Iñigo Gorostarzu bosgarren eta seigarren Iban Urdangarin.

Beraz, Manu Goiogana zuzenean sailkatu da final-laurdenetara eta azaroaren 8an Eskoriatzan izango da kantuan Unai Agirre, Beñat Lizaso eta puntuazioen arabera sailkatzen diren beste hiru bertsolarirekin batera.

Larunbatean Elgoibarren kantatu zuten gainontzeko bostek datorren igandean jakingo dute final-laurdenetan abesteko aukera izango duten ala ez. Izan ere, lehen faseko azken bi saioak jokatuko baitira datorren asteburuan: larunbatean Arrasaten eta igandean Andoainen.

Orain arteko puntuazioaren arabera, hemen duzue ikusgai behin-behin behineko sailkapena.

Bertsoaren sareko atarian Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari eskaini diogun atal berezian ikusgai dituzue lehen faseko orain arteko bertsoaldi onenak.



Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza