Igandean 15:00etan ETB1en 2015-10-09

Bertsoa eta ahozkotasunari buruz Hitzetik Hortzeran

Paperean idatzitakoak edo belarriz entzuten denak du indar gehiago bertsotan? galdera horren harira ahozkotasunak bertsotan duen eraginari buruz ariko dira Hitzetik Hortzeran. Igandean 15:00etan ETB1en.
Idatzizkoak garrantzia handia du gure gizartean, baita bertsogintzan ere: "paperetik hasten dira bertso-eskolak eta paperean idazten dira errima zerrendak. Baina aldi berean, bertsoak ahoz kantatzen dira eta belarriz entzun. Zein pisu du ahozkotasunak bertsogintzan?"

Agin Laburu, Unai Agirre eta Etxahun Lekueren laguntzarekin saiatuko dira Hitzetik Hortzeran korapilo horiek askatzen.

Eta nola ez, hainbat bertso on bertzozaleon gozamenerako: Fidel Castro eta Aita Santuaren arteko elkarrizketa Loiun, Oñatiko hitzekin asmakizunak, gatazkaren memoriak Arraten, Donostian erdibana osatutako bertsoak, astoak Joxe Agirreren ahotsean eta ergatiboari buruz Bilboko saio berezian.

Hori guztia Hitzetik Hortzeran, igandean arratsaldeko 15:00etan ETB1en eta nahi duzuenean EITBren Nahieran atarian.




Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza