Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-10-11

Jokin Uranga nagusi Andoainen eta final laurdenetarako zerrenda erabakita

Andoainen jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final zortzirena. Jokin Uranga izan da saioko garailea, faseko puntuaketarik altuena lortuta, eta zuzenean sailkatu da Zestoako final laurdenerako. Haren atzetik, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi sailkatu dira. 450 bertsozale inguru izan dira Bastero kultugunean saioa segitzen. Gaurko saioaren ostean, erabakita gelditu da zeintzuk izango diren urriaren 24tik aurrera final laurdenak jokatuko dituzten 30 bertsolariak.
Andoainen jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final zortzirena. Jokin Uranga izan da saioko garailea eta zuzenean sailkatu da Zestoako final laurdenerako. Haren atzetik, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi sailkatu dira. 450 bertsozale inguru izan dira Bastero kultugunean saioa segitzen. Gaurko saioaren ostean, erabakita gelditu da zeintzuk izango diren urriaren 24tik aurrera final laurdenak jokatuko dituzten 30 bertsolariak.


Andoaingo sailkapena
Jokin Uranga Isuskiza              457,5
Asier Azpiroz Iztueta                430,5
Unai Gaztelumendi Arandia     423,5
Gemma Urteaga Garmendia    410
Ibai Esoain Urrutia                   405
Antton Fernandez Lasa           367,5

Behin final zortzirenetako fasea amaituta, 23 bertsolarik lortu dute final laurdenetara sailkatzea, seik beren saioa irabazita eta gainerakoek, puntuazioaren arabera. Honakoak dira final laurdenetarako sailkatu diren bertsolariak:

Jokin Uranga Isuskiza
Jon Maia Soria
Ane Labaka Mayoz
Arkaitz Oiartzabal Agirre Xamoa"
Nerea Elustondo Plazaola
Felix Zubia Olaskoaga
Asier Azpiroz Iztueta
Manu Goiogana Bengoetxea
Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi"
Nahikari Gabilondo Mendizabal
Beñat Lizaso Alberdi
Ander Lizarralde Jimeno
Unai Mendizabal Jauregi
Oihana Iguaran Barandiaran
Unai Gaztelumendi Arandia
Eneritz Artetxe Eizagirre
Amaia Iturriotz Etxaniz
Beñat Iguaran Amodarain
Eli Pagola Apezetxea
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
Manex Mujika Amunarriz
Maider Arregi Markuleta
Mikel Artola Izagirre

Horiei gehituko zaizkie 2011ko txapelketan lortu zuten postuari esker, aurrez sailkatuta zeuden zazpi bertsolariak: Agin Laburu, Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Jon Martin, Alaia Martin, Iñaki Apalategi eta Unai Agirre.

Asteburu bateko atsedenaldia hartu ostean, urriaren 24an hasiko dira final laurdenetako saioak Urretxu-Zumarragan eta azaroaren 8an amaituko, Eskoriatzan. Osotara, bost saio jokatuko dituzte fase horretan.

Ohi bezala, sarrerak dagoeneko salgai daude www,bertsosarrerak.eus webgunean.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa