Saio berezia Bilbon 2015-10-13

"Jakinduriek mundue erreko dau"

Zientziaren inguruko lau hitzaldi, hiru bertsolari eta eta gai-jartzaile bat. Horixe zen irailaren 26an Bilboko Bizkaia aretoko menua. Emaitza ikusgai dago Bertsoan.
 Irailaren 26an "Jakinduriek mundue erreko dau" saio berezia egin zuten Bilboko Bizkaia aretoan, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatuta.

 Kike Amonarriz aritu zen gidari lanetan eta, tartean, zientziari lotutako hamar minutuko lau hitzaldi egin zituzten Gorka Azkune informatikariak, Naiara Barrado eta Itziar Garate astrofisikariek, Itziar Laka hizkuntzalariak eta Jon Mattin Matxain kimikariak. Eta hitzaldien hariari tiraka, Kike Amonarrizek jarritako gaietan kantatu zuten Amets Arzallusek, Andoni Egañak eta Miren Amurizak.

 Bertsoaldirik onenak ikusgai daude Bertsoan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza