19:00etan Subijana Etxean 2015-10-14

Goikoetxea eta Curutchet diasporako bertsolariak gaur Villabonan, Lujanbio eta Egañarekin

Goikoetxea eta Curutchet diasporako bertsolariak gaur Villabonan, Lujanbio eta Egañarekin
Diasporako eta Euskal Herriko bertsolariek jaialdia eskainiko dute gaur elkarrekin Amasa-Villabonan. Martin Goicoetchea eta Johnny Curutchet arituko dira Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin. Ekitaldia 19:00etan izango da Subijana Etxean. Karlos Aizpurua arituko da gaiak jartzen. Bi bertsolariok, San Frantzizkoko Euskal Etxeko ordezkariarekin batean, astebeteko bira egiten ari dira Euskal Herrian barna, Euskal Kultur Erakundeak gonbidatuta.
Diasporako eta Euskal Herriko bertsolariek jaialdia eskainiko dute gaur elkarrekin Amasa-Villabonan. Martin Goicoetchea eta Johnny Curutchet arituko dira Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin. Ekitaldia 19:00etan izango da Subijana Etxean. Karlos Aizpurua arituko da gaiak jartzen. Bi bertsolariok, Frantxua Bidaurreta San Frantzizkoko Euskal Etxeko ordezkariarekin batean, astebeteko bira egiten ari dira Euskal Herrian barna, Euskal Kultur Erakundeak gonbidatuta.

Martin Goicoetchea eta Johnny Curutchet-ek hainbat ekimenetan hartuko dute parte, bertsolaritzaren mugimendua gertutik ezagutzeko. Igandean, Xalbador Egunean izan ziren. Atzo, Larzabal kolegian izan ziren, bertsu-eskolan parte hartzen eta ondoren Senpereko Larraldea egoitzan, Bertsulari filmaren emanaldian, Amets Arzallus eta Julio Soto ere bertan zirela. Larunbatean, Hernandorena sariketan ere bertan izatekoak dira.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza