Larunbatean, Baigorrin 2015-10-14

Zortzi bertsolari gazte Hernandorena Sarian

Zortzi bertsolari gazte Hernandorena Sarian
Larunbat honetan Baigorriko Bixentenia ostatuan jokatuko da bertsolari gazteen Hernandorena Sariketa. Orotara 8 bertsolari gazte arituko dira: Arabatik Peru Abarrategi; Nafarroatik Maddalen Lopez; Bizkaitik Txaber Altube; Gipuzkoatik Maider Arregi, eta Lapurditik Kerman Diaz, Nahia Sasco, Lur Renteria, eta Aitor Servier. Gaien prestaketa eta aurkezpenean Ainhoa Sarasua ariko da. 18:00etan da ekitaldia eta ondoren afaria izango da. Hernandorena Sarian ez da xapeldunik izendatzen eta entzuleak ematen ditu sariak.
Larunbat honetan Baigorriko Bixentenia ostatuan jokatuko da bertsolari gazteen Hernandorena Sariketa. Orotara 8 bertsolari gazte arituko dira: Arabatik Peru Abarrategi; Nafarroatik Maddalen Lopez; Bizkaitik Txaber Altube; Gipuzkoatik Maider Arregi, eta Lapurditik Kerman Diaz, Nahia Sasco, Lur Renteria, eta Aitor Servier.

18:00etan da ekitaldia eta ondoren afaria izango da. Hernandorena Sarian ez da xapeldunik edo irabazle bakar bat izendatzen eta entzuleak ematen ditu sariak: saio gustokoena, sakonena, umoretsuena eta abar...

Aurtengoan, gonbidatu bereziak ere izango ditu Hernandorena Sariak, bertan izango baitira Martin Goikoetxea eta Johnny Curutchet diasporako bertsolariak eta Frantxua Bidaurreta San Francisco-ko Euskal Etxeko kidea eta lehendakari ohia, Euskal Kultur Erakundeak gonbidatuta.

Saioaren ondotik afaria izango da.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza