Bi egunetako ekimena 2015-10-15

Xalbador Eguna ospatu zen asteburuan Urepelen

Larunbatean Kalakan taldearen emanaldia eta afaria egin zituzten, eta igandean Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia, meza, "Zubikoa" eta "Errezil" bertsolarien inguruko mahai-ingurua, bazkaria eta bertso-saioa. Bertsorik onenak laster izango dira sarean.
 Urteroko ohiturari jarraiki, Xalbador Eguna ospatu zen asteburuan Urepelen. Deiadarra Elkarteak antolatuta, Ximun Ibarra "Zubikoa" eta Juan Joxe Eizmendi "Errezil" bertsolariak omendu dituzte aurtengoan. Eta Fernando Aire "Xalbador" eta Emile Larre ere gogoan izan dituzte.

 Bi egunetako ekimena

 Bi eguneko ekimena izan da aurtengoa. Larunbatean Kalakan taldearen kontzertua eta afaria izan ziren.

 Igandean, berriz, egun osoko egitaraua prestatu zuten. Goizean Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia egin ondoren, meza ospatu zuten. Horrez gain, "Zubikoa" eta "Errezil" bertsolarien inguruko mahai-ingurua ere egin zuten.

 Bazkalostean bertso-saioa izan zen pilotalekuan Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II" eta Jose Luis Gorrotxategi bertsolariekin. Johnny Kurutxet ere atera zen oholtzara. 300 bat lagun elkartu ziren saioa entzuteko. Bertsoaldi onenak laster izango dira sarean ikusgai.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza