Igandean 15:00etan ETB1en 2015-10-16

Publikoari begira Hitzetik Hortzeran

Publikoari begiratuko dio aste honetako Hitzetik Hortzerak. Nolakoak dira bertsozaleak eta zein mailatan eragiten dio bertsolariaren jardunari? Igandean 15:00etan ETB1en.
Gauza jakina da bertsozalerik gabe ez dela bertsolaritzarik, baina ba al dakigu zein mailatan eragiten dion oholtzaren parean dagoen horrek bertsolariaren jardunari? Julio Sotoren eta Arkaitz Estiballesen iritzia jasoko du aste honetako Hitzetik Hortzerak.

Eta bertsoak ere bai noski: Oñatin oholtzako maitasun harremanez Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio; Loiutik Emakumeen Mundu Martxara Sustrai Colinarekin; euskararen egoerari buruz Basaurin Julio Soto eta Uxue Alberdi; Bilbon Andoni Egaña eta Amets Arzallus argiari begira; eta beste hainbat bertsoaldi eder plazatik zuzenean ekarriak.

Hori guztia igandean 15:00etan ETB1en eta nahi duzuenean EITB Nahieran atarian.



Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza