Xenpelar Dokumentazio Zentrotik 2015-10-16

Diasporatik kantuan

Estatu Batuetako bi bertsolari ditugu egun hauetan Euskal Herrian, Martin Goikoetxea eta Johnny Kurutxet. Hainbat ekitalditan izan dira biak; besteak beste, asteazkenean bertsotan aritu ziren Villabonako Subijana etxean Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiorekin. Duela 17 urte ere Martin Goikoetxeak hartu zuen parte Tolosako saio batean, baina orduan Wyomingo bere etxetik kantatu zuen eta bideo-konferentzia bidez osatu zuten saioa. Ikusgai dituzue kontinente artean aldiberean egin zen lehen bertso-saiok hartako irudiak.
Euskal Kultur Erakundeak gonbidatuta etorri dira Estatu Batuetatik Martin Goikoetxea eta Johnny Kurutxet bertsolariak. Hainbat ekitalditan izan dira biak Bertsularien Lagunak eta Bertsozale Elkartearen bitartez.

Asteazkenean Euskal Kultur Erakundeak eta Mintzola Fundazioak elkarlanean bertso-saioa antolatu zuten eta han izan ziren kantuan Martin Goikoetxea eta Johnny Kurutxet, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiorekin. Laster jarriko ditugu ikusgai bi bertsolariei egindako elkarrizketa eta saioko bertsoaldi onenak.

Duela 17 urte Martin Goikoetxeak Tolosako saio batean hartu zuen parte; Tolosaldeko ikastolen aldeko bertso-jaialdian hain zuzen ere. Orduan ordea, bera ez zegoen Euskal Herrian. Wyomingo bere etxetik kantatu zuen eta bideo-konferentzia bidez osatu zuten saioa. Ikusgai dituzue kontinente artean aldiberean egin zen lehen bertso-saio hartako irudiak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza