Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-10-22

Lehen final-laurdenak asteburuan

Lehen final-laurdenak asteburuan
Larunbatean Urretxu-Zumarragan jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako lehen saioa eta bigarrena igandean Errenterian. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian erosi daitezke.
Agin Laburu, Asier Azpiroz, Beñat Iguaran, Eli Pagola, Jexux Mari Irazu eta  Nerea Elustondok abestuko dute larunbatean Urretxu-Zumarragako lehen final-laurdenean. Saioa 17:30ean hasiko da Ederrena pilotalekuan. Irabazten duen bertsolaria zuzenean sailkatuko da azaroaren 22an Zarautzen jokatuko den finalaurrekora.

Igandean Errenteriako Agustina Otaola reketista profesionala pilotalekuan (Fanderiako pilotalekua zena) jokatuko da bigarren final-laurdena. Han izango dira kantuan Amaia Iturriotz, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Mantzizidor "Mantxi" eta Jon Martin. Lehen postua lortzen duenak finalaurrekoetarako zuzeneko txartela irabaziko du eta azaroaren 29an Tolosako finalaurrekoan kantatuko du.

Eginbeharreko lanak
Final-laurdenetako saioetan lan hauek egin behar dituzte bertsolariek:
  - Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
  - Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
  - Binaka, gaia emanda, 6 puntuko motzean hiruna bertso.
  - Binaka, rola emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.
  - Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Sarrerak salgai
Asteburuko saioetarako sarrerekin batera, gainontzeko final-laurdenetarako, finalaurrekoetarako eta finalerako sarrerak salgai dituzue www.bertsosarrerak.eus atarian.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu