Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-10-24

Lehen final-laurdena gaur Urretxu-Zumarragan

Lehen final-laurdena gaur Urretxu-Zumarragan
Gaur jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-laurdena Urretxu Zumarragan. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da saioa Ederrena pilotalekuan eta han izango dira kantuan Agin Laburu, Asier Azpiroz, Beñat Iguaran, Eli Pagola, Jexux Mari Irazu eta Nerea Elustondo. Itziar Etxezarretak aurkeztuko du saioa.
Agin Laburu, Asier Azpiroz, Beñat Iguaran, Eli Pagola, Jexux Mari Irazu eta  Nerea Elustondok abestuko dute gaur Urretxu-Zumarragako lehen final-laurdenean. Saioa 17:30ean hasiko da Ederrena pilotalekuan. Irabazten duen bertsolaria zuzenean sailkatuko da azaroaren 22an Zarautzen jokatuko den finalaurrekora.

Eginbeharreko lanak
Final-laurdenetako saioetan lan hauek egin behar dituzte bertsolariek:
  - Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
  - Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
  - Binaka, gaia emanda, 6 puntuko motzean hiruna bertso.
  - Binaka, rola emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.
  - Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.


Bigarren final-laurdena bihar Errenterian
Errenteriako Agustina Otaola reketista profesionala pilotalekuan (Fanderiako pilotalekua zena) jokatuko da bigarren final-laurdena. Han izango dira kantuan Amaia Iturriotz, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Mantzizidor "Mantxi" eta Jon Martin. Lehen postua lortzen duenak finalaurrekoetarako zuzeneko txartela irabaziko du eta azaroaren 29an Tolosako finalaurrekoan kantatuko du.





Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza