Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-10-25

Errenterian izango da gaur saioa

Errenterian izango da gaur saioa
Atzo Urretxu-Zumarragan Agin Laburuk irabazita, gaur Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurdena jokatuko da Errenterian. Arratsaldeko 17:30etatik aurrera Amaia Iturriotz, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Mantzizidor "Mantxi" eta Jon Martin arituko dira kantuan Agustina Otaola reketista profesionala pilotalekuan (Fanderiako pilotalekua zena). Imanol Artola "Felix" izango da saioko aurkezlea.
Gaur Errenteriako Agustina Otaola reketista profesionala pilotalekuan (Fanderiako pilotalekua zena) jokatuko da bigarren final-laurdena arratsaldeko 17:30ean. Han izango dira kantuan Amaia Iturriotz, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Mantzizidor "Mantxi" eta Jon Martin. Lehen postua lortzen duenak finalaurrekoetarako zuzeneko txartela irabaziko du eta azaroaren 29an Tolosako finalaurrekoan kantatuko du.

Eginbeharreko lanak
Final-laurdenetako saioetan lan hauek egin behar dituzte bertsolariek:
  - Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
  - Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
  - Binaka, gaia emanda, 6 puntuko motzean hiruna bertso.
  - Binaka, rola emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.
  - Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Bertsoaldi onenak sarean
Asteburu honetan Urretxu-Zumarragan eta Errenterian jokatuko diren saioetako bertsoaldi onenak laster izango dituzue ikusgai Bertsoaren sareko plazan

Atzo Urretxu-Zumarragan Agin Laburu irabazle
Atzo Urretxu-Zumagarragan jokatu zen lehen finalaurrekoa eta Agin Laburuk lortu zuen lehen postua; ondorioz baita finalaurrekoetan abesteko zuzeneko txartela ere.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza