Igandean 15:00etan ETB1en 2015-10-23

Elkarrizketak sortzeko aukerak Hitzetik Hortzeran

Bertsolariak binaka bertsotan ari direnean estrategia bat baino gehiago izaten dituzte elkarrizketak sortzeko: besteak esandakoari erantzun, argudiaketa berari tira... Andoni Egañak eta Oihana Bartrak gai honi buruzko iritzia emango dute aste honetako Hitzetik Hortzeran. Igandean arratsaldeko 15:00etan ETB1en.
Bertsolariak binaka bertsotan ari direnean zenbat aukera ezberdin dituzte elkarrizketak sortzeko? Asko dira aukera horiek: besteak esandakoari erantzutea, argudiaketa berari tiratzea... Eta noiz komeni da bat edo beste erabiltzea? Zein estrategia dituzte bertsolariek? Andoni Egañak eta Oihana Bartrak beren azalpenak emango dituzte aste honetako Hitzetik Hortzeran.

Elkarrizketak eta neba-arreben arteko eztabaidak Durangoko jaialditik ekarriak; baita Amaia Agirre eta Oihana Bartraren beldurrak ere. Eta bertso gehiago Beasain eta Oñatikoak.

Hori guztia igande bazkalosteko Hitzetik Hortzeran, arratsaldeko 15:00etan ETB1en eta nahi duzuenean EITBren Nahieran atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza