Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-10-26

Agin Laburu eta Beñat Gaztelumendi nagusi asteburuan

Agin Laburu eta Beñat Gaztelumendi nagusi asteburuan
Agin Laburuk eta Beñat Gaztelumendik irabazi dituzte asteburuan jokatu diren final-laurdenak. Zarautzen jokatuko den finalaurrekorako zuzeneko txartela lotu du Laburuk eta Gaztelumendik Tolosako finalaurrekoan abestuko du. Laster ikusgai izango dituzue Urretxu-Zumarraga eta Errenteriako final-laurdenetako bertsoaldi onenak.
Larunbatean Urretxu-Zumarragan jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-laurdena eta Agin Laburuk irabazi zuen. Astigarragarrak zuzeneko txartela lortu du azaroaren 22an Zarautzen jokatuko den finalaurrekoan abesteko. Puntuazio hauek lortu zituzten bertsolariek:

1.Agin Laburu              516
2.Beñat Iguaran          491
3.Nerea Elustondo     490
4.Jexux Mari Irazu        473,5
5.Asier Azpiroz             470,5
6.Eli Pagola                459,5

Atzo Errenterian jokatu zen final-laurdena Beñat Gaztelumendik irabazi zuen eta finalaurrekoetara zuzenean sailkatu denez, azaroaren 29an Tolosan abestuko du. Hauexek atzoko puntuazioak:

1.Beñat Gaztelumendi           516
2.Iñaki Gurrutxaga                  499,5
3.Jon Martin                             485,5
4.Ane Labaka                          476
5.Iñigo Mantzizidor"Mantxi"    474,5
6.Amaia Iturriotz                       454

Lehen bi final-laurdenak jokatuta, hemen ikus dezakezue fase honetako sailkapen orokorra.

Asteburu honetako bertsoaldi onenak laster jarriko ditugu ikusgai.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza