'Debalde festa' diskan 2015-10-28

Igelaren Bandak bertso doinuen bertsio instrumentala kaleratu du

Igelaren Bandak bertso doinuen bertsio instrumentala kaleratu du
Igelaren Banda taldeak 'Debalde festa' diska kaleratu du bertso doinuen bertsio instrumentalarekin. Doinu zahar eta berriak dira, gehienak plazan asko ibiliak edo ibiltzen direnak. Diskoaren izenburua Xenpelarren 'Debalde festa preparatzen det/gogua dedan orduan" bertsotik baliatu du taldeak. Aurkezpena Hernanin izango da azaroaren 26an.
Igelaren Banda taldeak 'Debalde festa' (Elkar) diska kaleratu du bertso doinuen bertsio instrumentalarekin. Doinu zahar eta berriak dira, gehienak plazan asko ibiliak edo ibiltzen direnak. Diskoaren izenburua Xenpelarren 'Debalde festa preparatzen det/gogua dedan orduan" bertsotik baliatu du Bixente Martinez, Hasier Oleaga eta Amaiur Cajaravillek osatutako taldeak.

13 doinu
Debalde festa lanak 13 doinu biltzen ditu, besteak beste: Erreguetan, Hobeto bizirik, Eguna pasa nekean eta, Ezin ahaztu... Bixente Martinezen esanetan, bertsolarien gehienen erabiltzen dituzten doinuok bi ezaugarri dituzte, batetik doinu ederra dira, borobillak, musikalki indar handikoak, eta bestetik kontakizunerako egokiak dira. Doinuen bertsiotan ere inprobisazioak bere pisua izan du diska honetan, egileen esanetan.

Hernanin aurkezpena azaroaren 26a
Debalde festa lana Hernanin aurkeztuko dute azaroaren 26an, eta Durangoko Azokan ondoren.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza