Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-10-27

Urretxu-Zumarragako bertsoak sarean

Ikusgai dituzue larunbatean Urretxu-Zumarragan egin zen saioko bertsoaldi onenak. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-laurdena jokatu zen eta Agin Laburuk irabazi zuen. Finalaurrekoetarako zuzeneko txartela du astigarragarrak eta azaroaren 22an Zarautzen egingo den saioan abestuko du.
Larunbatean jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-laurdena Urretxu-Zumarragan. Agin Laburuk lortu zuen lehen postua eta horrela sailkatu ziren gainontzekoak, hurrenez hurren: Beñat Iguaran bigarren, hirugarren Nerea Elustondo, laugarren Jexux Mari Irazu, bosgarren Asier Azpiroz eta seigarren Eli Pagola.

Agin Laburu zuzenean sailkatu da hurrengo fasera eta azaroaren 22an Zarautzen jokatuko den finalaurrekoan abestuko du.

Gainontzekoak beste saioetako puntuazioen zain geratu dira sailkatu diren ala ez jakiteko. Asteburuan bi final-laurden jokatuta horrela dago behin-behineko sailkapena.

Ikusgai dituzue Urretxu-Zumarragako bertsoaldi onenak eta biharko prest izango ditugu Errenteriakoak.




Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza