Larunbatean Alaia Martin, Eneritz Artetxe, Jokin Uranga, Jon Maia, Manex Mujika eta Nahikari Gabilondo ariko dira Zestoan eta igandean Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Felix Zubia, Iñaki Apalategi, Maider Arregi eta Unai Gaztelumendi Ormaiztegin.
 Aurrera doa 
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenetako fasea. Asteburu honetan bi saio izango dira. 
Larunbatean Zestoan Larunbatean, arratsaldeko 17:30ean hasita, Zestoako pilotalekuan izango da hitzordua. 
Asier Iriondo aurkezle dela, honako seikote hau ariko da kantuan:
 Alaia Martin
 Eneritz Artetxe
 Jokin Uranga
 Jon Maia
 Manex Mujika
 Nahikari Gabilondo Saioko irabazleak zuzeneko txartela lortuko du abenduaren 6an Eibarren jokatuko den finalaurrekorako.
 Igandean Ormaiztegin Igandean ere ordu berean hasiko da saioa, Ormaiztegiko Zubipe pilotalekuan.
 Iker Iriarte izango da aurkezle eta bertsolariak, berriz, honako hauek:
 Ander Lizarralde
 Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
 Felix Zubia
 Iñaki Apalategi
 Maider Arregi
 Unai Gaztelumendi Saioko irabazleak azaroaren 22ko Zarauzko finalaurrekorako zuzeneko txartela lortuko du.
 Egin beharreko lanak Bertsolariek hamabosna bertso puntuagarri kantatu beharko dituzte. Hauek dira ariketak:
 -Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso
 -Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso
 -Binaka, gaia emanda, sei puntuko motzean hiruna bertso
 -Binaka, rola emanda, hamarreko txikian hiruna bertso
 -Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian hiruna bertso
 Sarrerak salgai Oraindik ere badago bi saioetarako sarrerak eskuratzeko aukera. Nahi izanez gero internetez egin daiteke 
www.bertsosarrerak.eus atarian. Saioko egunean bertan aretoetako leihatilak arratsaldeko 16:00etan zabalduko dira, eta han ere izango da sarrerak eskuratzeko aukera. Gaztetxoek 4 eurotan erosi dezakete txartela, Bertsozale Elkarteko bazkideek 8 eurotan eta gainerakoek 11 eurotan.
 Sailkapena Hemezortzi bertsolari sailkatuko dira finalaurrekoetara: bost saioetako irabazleak eta puntuazio onena duten gainerako 13 bertsolariak. Bi saio jokatuta, honela dago oraingoz sailkapena:
 1.- 
Beñat Gaztelumendi              516 puntu, zuzenean sailkatua
 2.- 
Agin Laburu                     516 puntu, zuzenean sailkatua
 3.- 
Iñaki Gurrutxaga                499,5 puntu
 4.-
Beñat Iguaran                   491 puntu
 5.- 
Nerea Elustondo                 490 puntu
 6.- 
Jon Martin                      485,5 puntu
 7.- 
Ane Labaka                      476 puntu
 8.-
Iñigo Mantzizidor "Mantxi"      474,5 puntu
 9.- 
Jexux Mari Irazu                473,5 puntu
 10.- 
Asier Azpiroz                  470,5 puntu
 11.- 
Eli Pagola                     459,5 puntu
 12.- 
Amaia Iturriotz                454 puntu