Igandean 15:00etan ETB1en 2015-10-30

Hitzetik Hortzerak heriotzari kantatuko dio

Egun seinalatua da igandekoa; azaroaren 1a heriotzarekin lotu ohi dugu eta Hitzetik Hortzera ere horri begira jarriko da. Heriotzari eta heriotzaz askotan kantatzen dute bertsolariek baina nola egiten dute, gertutik ala distantzia hartuta? Heriotzari buruz arituko da Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan ETB1en.
Azaroaren 1a da igandea eta heriotzarekin lotura egun seinalatuak. Hori dela eta, bertsotan heriotzari nola kantatzen zaion aztertuko dute Hitzetik Hortzeran.

Bertsotarako gaia heriotza denean, bertsolariak distantzia hartzen du kantatzeko edo hobe da tripetatik kantatzea? Unai Iturriagak eta Aitor Sarriegik euren iritzia emango dute. Eta bertsotan, Joxe Agirrek, Sustrai Colinak eta Nerea Elustondok kantatuko die heriotzari.

Plazako jardunaren erakusle Durango, Beasain, Loiu eta Villabonako bertsoak eskainiko dituzte.
Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan ETB1en eta EITBren Nahieran atarian.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza