Bihar 15:00etan estreinatuko da 2015-10-30

Bertsoak tarte berria izango du Hamaika Telebistan

Bertsoak tarte berria izango du Hamaika Telebistan
Bertsoari buruzko saio berria estreinatuko da bihar Hamaika Telebistan. "Bat-batean" du izena programak eta larunbatero izango da arratsaldeko 15:00etan. Plazako bertsoak eta erreportajeak eskainiko ditu eta udazkenean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren berri ere emango dute.
Bihar arratsaldeko 15:00etan estreinatuko da Hamaika Telebistan "Bat-batean" saioa, bertsoari buruzko programa berria. Bertsozale Elkartearekin eta Lankurekin elkarlanean gauzatuko du Hamaikak saio berria eta larunbatero izango da.

Plazako bertso-saioak eta erreportajeak izango ditu ardatz eta udazkenean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren berri ere emango dute.

Larunbatekoaz gain, saioak beste bi emanaldi izango ditu astean eta edukien hitzarmena duten herri-telebistetan ere eskainiko da programa berria.

Beraz bihartik aurrera larunbatero, "Bat-batean" bertsoari buruzko telebista-saio berria Hamaika Telebistan.




Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza