17:30etan hasita, frontoaian 2015-10-31

Gipuzkoako final laurdena gaur Zestoan

Gipuzkoako txapelketako hirugarren final laurdena jokatuko da gaur arratsaldean Zestoan. Alaia Martin, JOn Maia, Eneritz Artetxe, Jokin Uranga, Nahikari Gabilondo eta Manex Mujika arituko dira kantuan. 17:30etan hasiko da saioa, Zestoako frontoaian.
Gaur, arratsaldeko 17:30ean hasita, Gipuzkoako txapelketako hirugarren final laurdena jokatuko da Zestoan, pilotalekuan Asier Iriondo aurkezle dela, honako seikote hau ariko da kantuan:

 Alaia Martin
 Eneritz Artetxe
 Jokin Uranga
 Jon Maia
 Manex Mujika
 Nahikari Gabilondo


 Saioko irabazleak zuzeneko txartela lortuko du abenduaren 6an Eibarren jokatuko den finalaurrekorako.

Bihar Ormaiztegin


Igandean ere ordu berean hasiko da saioa, Ormaiztegiko Zubipe pilotalekuan. Iker Iriarte izango da aurkezle eta bertsolariak, berriz, honako hauek:

 Ander Lizarralde
 Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
 Felix Zubia
 Iñaki Apalategi
 Maider Arregi
 Unai Gaztelumendi


 Saioko irabazleak azaroaren 22ko Zarauzko finalaurrekorako zuzeneko txartela lortuko du.

 Egin beharreko lanak


 Bertsolariek hamabosna bertso puntuagarri kantatu beharko dituzte. Hauek dira ariketak:

 -Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso
 -Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso
 -Binaka, gaia emanda, sei puntuko motzean hiruna bertso
 -Binaka, rola emanda, hamarreko txikian hiruna bertso
 -Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian hiruna bertso

 Sailkapena


 Hemezortzi bertsolari sailkatuko dira finalaurrekoetara: bost saioetako irabazleak eta puntuazio onena duten gainerako 13 bertsolariak. Bi saio jokatuta, honela dago oraingoz sailkapena:

 1.- Beñat Gaztelumendi              516 puntu, zuzenean sailkatua
 2.- Agin Laburu                     516 puntu, zuzenean sailkatua
 3.- Iñaki Gurrutxaga                499,5 puntu
 4.-Beñat Iguaran                   491 puntu
 5.- Nerea Elustondo                 490 puntu
 6.- Jon Martin                      485,5 puntu
 7.- Ane Labaka                      476 puntu
 8.-Iñigo Mantzizidor "Mantxi"      474,5 puntu
 9.- Jexux Mari Irazu                473,5 puntu
 10.- Asier Azpiroz                  470,5 puntu
 11.- Eli Pagola                     459,5 puntu
 12.- Amaia Iturriotz                454 puntu

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri