Zestoan jokatu zen larunbatean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurdena. Nahikari Gabilondok lortu zuen lehen postua eta finalaurrekoetarako zuzeneko txartela. Gainontzekoak horrela sailkatu ziren: bigarren Alaia Martin, hirugarren Jon Maia, laugarren Jokin Uranga, bosgarren Manex Mujika eta seigarren Eneritz Artetxe. Ikusgai dituzue hango bertsoaldi onenak eta biharko prest izango ditugu Ormaiztegikoak.