Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian izango da hitzordua, igandean 17:30ean. Unai Agirre, Beñat Lizaso, Manu Goiogana, Mikel Artola, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal ariko dira bertsotan.
Igande honetan bukatuko da
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenetako fasea. Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian izango da azkeneko final laurdena, arratsaldeko 17:30ean.
Iban Narbaiza aurkezle dela, honako seikote hau aterako da kantura:
Unai Agirre
Beñat Lizaso
Manu Goiogana
Mikel Artola
Oihana Iguaran
Unai Mendizabal Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da azaroaren 29an Tolosan jokatuko den finalerdira.
Egin beharreko lanak Bertsolariek hamabosna bertso puntuagarri kantatu beharko dituzte. Hauek dira ariketak:
-Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso
-Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso
-Binaka, gaia emanda, sei puntuko motzean hiruna bertso
-Binaka, rola emanda, hamarreko txikian hiruna bertso
-Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian hiruna bertso
Sarrerak salgai Oraindik ere badago Eskoriatzako saiorako sarrerak eskuratzeko aukera. Nahi izanez gero internetez egin daiteke
www.bertsosarrerak.eus atarian. Igandean bertan aretoetako leihatilak arratsaldeko 16:00etan zabalduko dira, eta han ere izango da sarrerak eskuratzeko aukera. Gaztetxoek 4 eurotan erosi dezakete txartela, Bertsozale Elkarteko bazkideek 8 eurotan eta gainerakoek 11 eurotan.
Sailkapena Hemezortzi bertsolari sailkatuko dira finalaurrekoetara: bost saioetako irabazleak eta puntuazio onena duten gainerako 13 bertsolariak. Lau saio jokatuta, honela dago oraingoz sailkapena:
1.-
Beñat Gaztelumendi 516 puntu, zuzenean sailkatua
2.-
Agin Laburu 516 puntu, zuzenean sailkatua
3.-
Nahikari Gabilondo 504,5 puntu, zuzenean sailkatua
4.-
Ander Lizarralde 501 puntu
5.-
Iñaki Gurrutxaga 499,5 puntu
6.-
Felix Zubia 499 puntu
7.-
Iñaki Apalategi 498,5 puntu
8.-
Alaia Martin 495 puntu
9.-
Beñat Iguaran 491 puntu
10.-
Nerea Elustondo 490 puntu
11.-
Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" 490 puntu
12.-
Jon Maia 489,5 puntu
13.-
Jon Martin 485,5 puntu
14.-
Unai Gaztelumendi 485 puntu
15.-
Ane Labaka 476 puntu
16.-
Jokin Uranga 475 puntu
17.-
Iñigo Mantzizidor "Mantxi" 474,5 puntu
18.-
Jexux Mari Irazu 473,5 puntu
19.-
Asier Azpiroz 470,5 puntu
20.-
Eli Pagola 459,5 puntu
21.-
Amaia Iturriotz 454 puntu
22.-
Manex Mujika 453,5 puntu
23.-
Maider Arregi 444 puntu
24.-
Eneritz Artetxe 441,5 puntu