"Kapulana bat zintzilik" ikuskizun berezia 2015-11-11

Miren Amuriza kapulana bat jantzita

Miren Amurizak "Kapulana bat zintzilik" ikuskizuna sortu du Mozanbikera egindako bidaian oinarrituta. Lankurekin eta Mundukide Gobernuz Kanpoko Erakundearekin elkarlanean jarri du martxan proiektua eta herriz herri dabil hango bizipenak eta bidaiak eragin dizkion hausnarketak plazaratzen. Hurrengo emanaldia larunbatean izango da Ezkio-Itsason.
Bertsoak, kantuak, ipuinak, musika.... denetik du Miren Amurizaren ikuskizun berriak. Udan Mozanbikera egindako bidaiatik  sortu du "Kapulana bat zintzilik".  "Ez diot inorri lekziorik eman nahi, nire bizipenek eragin dizkidaten hausnarketak plazaratu nahi ditut eta gero entzuleak berak atera ditzala ondorioak" dio Miren Amurizak.

Lankurekin eta Mundukide Gobernuz Kanpoko Erakundearekin elkarlanean jarri du martxan proiektua. Hamabost urte bete ditu Mundukidek eta urteurrenaren aitzakian, argazki-erakusketa eta Miren Amurizaren ikuskizuna ibiliko dira herriz herri.

Hurrengo emanaldiak
Datorren larunbatean Ezkio-Itsason izango da "Kapulana bat zintzilik", arratsaldeko 18:00etan udal-liburutegian. Datorren hilean beste bi emanaldi izango ditu: abenduaren 2an Zaldibarren eta 3an Anoetan.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza