Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-11-10

Eskoriatzako bertsoak sarean

Igandean jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final-laurdena eta lau bertsolari sailkatu ziren finalaurrekoetara: Unai Agirre, Beñat Lizaso, Oihana Iguaran eta Mikel Artola. Unai Mendizabal eta Manu Goiogana ateetan geratu dira. Ikusgai dituzue hango bertsoaldi onenak.
Unai Agirrek irabazi zuen igandean Eskoriatzan jokatu  zen saioa. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken fina-laurdena izan zenez, han jakin zen zein 18 bertsolari sailkatuko ziren hurrengo fasera.

Eskoriatzan Unai Agirre, Beñat Lizaso, Oihana Iguaran, eta Mikel Artolak lortu zuten txartela eta Unai Mendizabal eta Manu Goiogana ateetan geratu ziren.

Ikusgai dituzue hango bertsoaldi onenak; baita txapelketako orain artekoak ere, Bertsoako atal berezian.

Asteburu honetan atsedena
Asteburu honetan ez da saiorik izango eta  hilaren 22an Zarautzen jokatuko da lehen finalaurrekoa. Sarrerak salgai dituzue www.bertsosarrerak.eus atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza