Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2015-11-11

Datorren astean zabalduko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketan izena emateko epea

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako izen emate epea datorren astean zabalduko da. Azaroaren 17tik 30era egongo da zabalik. Bizkaiko Txapelketak udaberriko eta udazkeneko fasea izango ditu, eta oraingo izen ematea udaberriko faseari begirakoa izango da.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako izen emate epea datorren astean zabalduko da. Azaroaren 17tik 30era egongo da zabalik. Bizkaiko Txapelketak udaberriko eta udazkeneko fasea izango ditu, eta oraingo izen ematea udaberriko faseari begirakoa izango da. Udaberriko fasea apirila-maiatzean jokatuko da eta udazkenekoa urritik abendura.

Izena emateko bideak hurrengoak dira:
    •    bizkaia@bertsozale.eus helbidera idatzita
    •    94 681 27 11 telefonora deituta
 
Inoiz finalista izan direnak udazkeneko fasean sartuko dira. Horientzako izen emate epea maiatzean zabalduko da.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza