"Idatzitik ahozkora: Euskal ipuingintza egungo liburuetan" 2015-11-12

Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak hasiko dira datorren astean

Mintzola Fundazioaren elkarguneak ahozko genero ezberdinak batzen ditu: bertsolaritza, ipuingintza, antzerkia eta kantagintza. Lan horren emaitza dira jardunaldiok.
 Mintzola Fundazioako ahozko kultur generoen elkargunean batzen dira bertsolaritza, ipuingintza, antzerkia eta kantagintza. Elkarlan horren emaitza izan ziren iaz lehenengoz antolatutako Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak. Orduko hartan antzerkia izan zen ardatz. Aurten, ordea, ipuingintzari begira jarriko dira jardunaldietan.

 "Idatzitik ahozkora: Euskal ipuingintza egungo liburuetan"

 Azaroaren 18an eta 25ean egingo dira jardunaldiok, Koldo Mitxelena Kulturgunean, goizeko 10:00etatik 13:30etara. Itziar Rekalde, Pello Añorga eta Bego Alabazan ipuin kontalariek; Xabier Etxaniz, Manu Lopez eta Patxi Zubizarreta idazle eta haur literaturan adituek eta Aines Dufau Ikas Euskal Pedagogia Zerbitzuko zuzendariak hartuko dute parte.

 Aurtengo jardunaldietan haurrentzako euskaraz argitaratutako ipuinak aztertuko dira, ahozko kontaketak egiteko eskaintzen dituzten aukerez hausnartzeko.

 Egitarau osoa ikusi nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza