Abian da Bertsotruk, bertso-eskolen arteko desafioa
Agurainen aurkeztu dute Bertsotruk asteburuan, Bertso-Eskolen Egunean. Bertso-eskolen arteko ekimena da, irabazle eta galtzailerik gabeko desafioa. 26 bertso-eskolak hartuko dute parte. Emanaldia edozein motatakoa izan daiteke: bertso-saio formala, bertso-bazkaria, bertso-antzerkia, bertso-jolasen bat...Helduen bertso-eskolen arteko harremnak sustatzea da helburua. Azarotik datorren maiatzara bitartean iraungo du.
Agurainen aurkeztu dute Bertsotruk asteburuan, Bertso-Eskolen Egunean, Euskal Herriko Bertso Eskolen Batzordearen eskutik. Bertso-eskolen arteko ekimena da, irabazle eta galtzailerik gabeko desafioa. 26 bertso-eskolak hartuko dute parte. Emanaldia edozein motatakoa izan daiteke: bertso-saio formala, bertso-bazkaria, bertso-antzerkia, bertso-jolasen bat...Helduen bertso-eskolen arteko harremnak sustatzea da helburua. Azarotik datorren maiatzara bitartean iraungo du.
Bederatzi multzotan banatuta Euskal Herriko Helduen Bertso Eskolen Batzordeak jarri du abian eta 26 bertso-eskolek eman dute parte hartzeko izena. 26 bertso-eskola horien artean multzoak osatu dira, guztira 9 multzo (3 bertso-eskolako 8 multzo eta 2 bertso-eskolako multzo bat).
Bertso-eskola bakoitzak bere multzoko beste biak hartuko ditu etxean, eta beste bi herrietako bertso-eskolek antolatutako ekitaldietara joango da. Emanaldia edozein motatakoa izan daiteke: bertso-saio formala, bertso-bazkaria, bertso-antzerkia, bertso-jolasen bat...
Bertso-eskolak arduratuko dira euren saioen berri emateaz: agenda Xenpelar Dokumentazio Zentroaren BDB atariaren bitartez, eta saioen nondik norakoak Bertsoaren atariaren bidez.