Ostiralean, Umore Ona Elkartean 2015-11-18

Xalto sariketa Goizuetan

Nafarroako bertsolari gazteen Xalto sariketa jokatuko da ostiral honetan Goizuetako Umore Ona Elkartean. Zortzi bertsolari arituko dira kantari: Patxi Castillo (Bera), Saioa Alkaiza (Iruñea), Iker Gorosterrazu (Ituren), Alazne Untxalo (Ituren), Manex Mailharin (Berriozar), Amaia Elizagoien (Oronoz), Egoitz Gorosterrazu (Ituren) eta Sarai Robles (Barañain).
Nafarroako bertsolari gazteen Xalto sariketa jokatuko da ostiral honetan Goizuetako Umore Ona Elkartean. Zortzi bertsolari arituko dira kantari: Patxi Castillo (Bera), Saioa Alkaiza (Iruñea), Iker Gorosterrazu (Ituren), Alazne Untxalo (Ituren), Manex Mailharin (Berriozar), Amaia Elizagoien (Oronoz), Egoitz Gorosterrazu (Ituren) eta Sarai Robles (Barañain). Hamahirugarren edizioa izango da aurtengoa.

Ekitaldia 21:00etan hasiko da, lehenik afaria eta ondotik mahai bueltan saioa, Maider Ansa gai-jartzaileak gidatuta. Hauxe da bertsolariek egin beharko duten lana:
o    Zortziko handian binaka gaia emanda bina bertso osatu
o    Zortziko txikian binaka ofizioka hiruna bertso osatu
o    Zortziko txikian bi punturi erantzun

Puntuaziorik altuena duten bi bertsolarien artean:
o    Kopletako saioa
o    Gaia emanda bakarka bina bertso osatu

Sarrerak 15 eurotan eskuratu daitezke Goizuetako Amaia kafetegian eta Nafarroako Bertsozale Elkartera deituta (948 14 37 47) edo idatzita (nafarroa@bertsozale.eus).

Xalto Saria
Xalto sariketa, 1993. urtean egin zen lehen aldiz eta aurten hamahirugarren edizioa jokatuko da. Andres Narbarte “Xalto” bertsolariaren omenez egina, Goizuetan, bere jaioterrian ospatuko da finala.
Hamahiru edizio hauetan bertsolari nafarren harrobia izan da eta hala izaten segituko du. Julio Soto, Estitxu Arozena, Xabier Silveira, Amets Arzallus, Xumai Murua, Jon Barberena, Diego Riaño, Jon Elizetxe, Aimar Karrika… izan dira Xalto sariketa irabazi dutenetako batzuk. Duela bi urteko edizioan berriz, Mikel Lasarte barañaindarrak jantzi zuen txapela.
Sariketa honetan parte hartzeko hiru baldintza bete behar dituzte bertsolariek: Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean inoiz kantatu ez izatea, aurretik Xalto sariketa irabazi ez izatea eta 1985-2000. urteen baitan jaioak izatea.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak urtero antolatzen dituen ekimenen artean txandakatzen diren Xalto sariketa eta Izeta sariketa daude. Horien helburu nagusia, Nafarroako bertsolari gazte 

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa