Goizuetan jokatu zen 2015-11-24

Alazne Untxalok irabazi du Xalto sariketa

Alazne Untxalo iturendarrak jantzi du Xalto sariko txapela, Goizuetan. Zortzi bertsolari ziren izatekoak baina, azkenean zazpi aritu ziren kantuan; Saioa Alkaiza (Iruñea), Patxi Castillo (Bera), Iker Gorosterrazu (Ituren), Manex Mailharin (Berriozar), Alazne Untxalo (Ituren), Sarai Robles (Barañain) eta Egoitz Gorosterrazu (Ituren). Amaia Elizagoienek ezin izan zuen saiora agertu. Afari giroan egin zen saioa Goizuetako Umore Ona elkartean.
Alazne Untxalo iturendarrak jantzi du Xalto sariko txapela, Goizuetan. Zortzi bertsolari ziren izatekoak baina, azkenean zazpi aritu ziren kantuan; Saioa Alkaiza (Iruñea), Patxi Castillo (Bera), Iker Gorosterrazu (Ituren), Manex Mailharin (Berriozar), Alazne Untxalo (Ituren), Sarai Robles (Barañain) eta Egoitz Gorosterrazu (Ituren).  Amaia Elizagoienek ezin izan zuen saiora agertu.
Maider Ansa gai-jartzaileak gidatuta beraz, ofizioka zein bakarka hainbat lan egin zituzten bertsolariek eta azkenean Alazne Untxalok jantzi zuen txapela, Saioa Alkaizarekin buruz burukoa jokatuta.

40 lagun bilduta, giro jator eta epelean gauzatu zen saioa. Gai sozial, politiko eta umoretsuak tratatu zituzten eta publikoak ederki aski erantzun zuen.  

Bi urtetik behin egiten den Xalto bertso sariketa, Nafarroako bertsolari gazte zein hasiberriei zuzenduta dago. Jendaurrean kantatzeko aukera ematea du helburu, hain ezagunak ez diren bertsolari nafarren bertsogintza ezagutarazteko.
Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatu du Xalto sariketaren hamahirugarren edizioa, Goizuetako Udalaren babesarekin eta Umore Ona elkartearen laguntzarekin.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza