Ale berezia kaleratuko dute 2015-11-24

100. alera iritsi da "Bertsolari" aldizkaria

100. alea Xabi Payak eta Patxi Gallegok egindako "Nork" komikia izango da, bertsolaritzari ikuspegi berezi bat ematea helburu duena.
 100. alera iritsi da "Bertsolari" aldizkaria. Zenbaki borobila ospatzeko, ale berezia kaleratuko dute, Xabi Payak eta Patxi Gallegok osatua: "Nork" komikia. Bertsolaritzari ikuspegi berezi batetik begiratzea dute helburu.

 Egileek honela laburtu dute komikia: "2013ko Finala BECen, deskarga elektriko batek ziplo utzi du Andoni Egaña, bere bosgarren txapela buruan azken agurra abesteko mikroari heldu dionean. Ertzaintzaren lehen peskizen arabera ez da istripu bat izan, eta susmagarrien zerrenda luzea da: gainerako zazpi finalistak, bertsolarien arrakastari inbidia beltza dioten euskal idazleak, Hitzetik Hortzeraren audientziekin lehiatu ezinean dabilen El conquistador del fin del mundo-ko kideak, bertso eskolen erruz Gabon Gauean koplak baino jasotzen ez dituzten Olentzero eta Mari Domingin…".

 Gaur egin dute aurkezpena Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza