Igandean 15:00etan ETB1en 2015-11-27

Bertsotan taldean aritzeaz Hitzetik Hortzeran

Azken urteetan bertsotan aritzeko taldekako ekimen asko sortu dira: GR, Beterriko txapelketa, Bardoak, Kuadrilla artekoa... eta azkena pasa den larunbatean aurkeztu zuten Agurainen, Bertsotruk. Nola laguntzen dio bertsolariari taldean abesteak? Zertan eragiten du taldeak? Hitzetik Hortzera ikusita jakingo dugu, igandean 15:00etan ETB1en.
Bertsotan taldean aritzeari buruz izango da igande honetako Hitzetik Hortzera. Azken urtetan taldekako ekimen bat baino gehiago jarri dira martxan: GR, Beterriko txapelketa, Bardoak, Kuadrilla Artekoa... eta beste bat aurkeztu berri dute Agurainen, Euskal Herri osoko bertso-eskoletako kideek elkarrekin kantatzeko bide emango dien Bertsotruk ekimena.

Eneko Fernandez, Izar Mendiguren, Asier Ibaibarriaga eta Amaia Agirrek parte hartu izan dute ekimen hauetan eta beraiek azalduko dute nola eragiten duen taldeak bertsotan aritzeko garaian.

Egin diren taldekako ekimenetako bertsoaldi nabarmenenen bilketa egin du Hitzetik Hortzerako lan-taldeak eta 39 bertsolariren aleak entzuteko aukera izango da.

Hitzetik Hortzeran, igandean 15:00etan ETB1en eta nahi duzuenean EITBren Nahieran atarian.




Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza