Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-11-26

Bigarren finalaurrekoa igandean Tolosan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatuko da igandean Tolosan, Usabal kiroldegian. Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Iñaki Apalategi, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Unai Agirre dira, 17:30etatik aurrera. Sarrerak: wwwbertsosarrerak.eus gunean.
Gipuzkoako Txapelketako bigarrren finalaurrekoa jokatuko da igandean Tolosako Usabal kiroldegian,, 17:30etan hasita. Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Iñaki Apalategi, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Unai Agirre arituko dira bertsotan eta Iker Iriartek aurkeztuko du. Ohi bezala, sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Lehen finalaurrekoa jokatuta, oraingoz, Alaia Martin da finaleko txartela duen  bertsolari bakarra, Zarauzko finalaurrekoan irabazi ondoren. HIrugarrena eta azkena, Eibarren jokatuko da datorren igandean zortzi.

Finalaurreketako fasean honako lana egin beharko dute bertsolariek:
    •    Binaka, gaia emanda, hamarreko handian, hiruna bertso.
    •    Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
    •    Binaka, gaia emanda, 6 puntuko motzean hiruna bertso
    •    Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.
    •    Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza