Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-11-29

Gaur Tolosan txapelketako hitzordua

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatuko da gaur Tolosan. Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Iñaki Apalategi, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Unai Agirre izango dira kantuan arratsaldeko 17:30etik aurrera Usabal kiroldegian. Leihatilak arratsaldeko 16:00etan irekiko dituzte sarrerak erosi ahal izateko.
Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Iñaki Apalategi, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Unai Agirrek abestuko dute gaur Tolosako finalaurrekoan. Saioa 17:30etan hasiko da Usabalgo kiroldegian.

Irabazten duenak finalerako zuzeneko txartela lortuko du eta besteek datorren igandean Eibarren gertatzen denaren zain geratu beharko dute finalean kantatuko duten ala ez jakiteko.

Oraindik sarrerarik ez duenak, arratsaldeko 16:00etatik aurrera erosi ahal izango ditu leihatilan.

Txapelketa azken txanpan
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa izango da gaurkoa eta datorren igandean osatuko da fase hau, Eibarren jokatuko den hirugarren eta azken finalaurrekoarekin. Abenduaren 19an izango da finala Donostian.







Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza