Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-11-30

Unai Agirre ere Gipuzkoako finalera Tolosan irabazita

Unai Agirre hernaniarra nagusitu da Tolosan Gipuzkoako bigarren finalaurrekoan eta bera ere finalean izango da. Beñat Gaztelumendi gelditu zen bigarren eta Iñaki Apalategi hirugarren. 1.600 entzule bildu ziren Usabal kiroldegian.
Unai Agirre hernaniarra nagusitu da Tolosan Gipuzkoako bigarren finalaurrekoan eta bera ere finalean izango da. Atzoko saioan 1.600 entzule bildu ziren Usabal kiroldegian eta honako sei bertsolari hauek aritu ziren kantuan, Iker Iirartek gaiak jarrita: Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Iñaki Apalategi, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Unai Agirre.

Sailkapena eta puntuazioa

Unai Agirre                   517
Beñat Gaztelumendi    501
Iñaki Apalategi             493,5
Oihana Iguaran            482
Nerea Elustondo          476
Beñat Lizaso                458

Hirugarren eta azken finalaurrekoa Eibarren izango da datorren igandean. Jon Maia, Nahikari Gabilondo, Mikel Artola, Felix Zubia, Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa' eta Iñaki Gurrutxaga arituko dira kantuan. Astelena pilotalekuan izango da, 17:30etan hasita.

Bertsosarrerak, ohi bezela www.bertsosarrerak.eus gunean


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza