Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-12-03

Igandean erabakiko da finaleko zortzikotea

Igandean erabakiko da finaleko zortzikotea
Igandean Eibarren jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa, eta han erabakiko da zein zortzi bertsolarik abestuko duten Illunbeko finalean. Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Felix Zubia, Iñaki Gurrutxaga, Jon Maia, Mikel Artola eta Nahikari Gabilondok arituko dira kantuan 17:30etik aurrera Astelena pilotalekuan. Bihar eguerdirarte sarrerak salgai dituzue wwww.bertsosarrerak.eus atarian.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren finalaurrekoa jokatuko da igandean Eibarko Astelena pilotalekuan arratsaldeko 17:30ean. Han izango dira kantuan Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Felix Zubia, Iñaki Gurrutxaga, Jon Maia, Mikel Artola eta Nahikari Gabilondo.

Saiorako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian erosi ahal izango dituzue bihar eguerdirarte. Igandean arratsaldeko 16:00etan irekiko dituzte leihatilak.

Finaleko zortzikotea erabakiko da
Azken finalaurrekoa denez, han jakingo da zein zortzi bertsolarik abestuko duten finalean. Zarautz eta Tolosako saioak irabazita, Alaia Martin eta Unai Agirrek lortu dute zuzeneko txartela eta Eibarko irabazlea ere zuzenean sailkatuko da finalera.

Gainontzeko bertsolariak puntuazioen zain daude behin behineko sailkapena nola geratzen den ikusteko.

Bertsoaldi onenak telebistan eta sarean
Igande gauean ETB1ek eskainiko ditu Eibarko bertsoaldirik onenak eta astelehenean Bertsoan ikusi ahal izango da hautaketa zabalagoa.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza