Igandean 15:00etan ETB1en 2015-12-04

Bertsoetako inertziak Hitzetik Hortzeran

Bertsolariak eta entzuleak ez dira hutsetik abiatzen ez bertsoak sortzerakoan, ezta jasotzerakoan ere. Denek dituzte euren ideologiak eta iritziak; eta oinarri horietatik abestu eta entzuten dituzte bertsoak. Baina komunikazio horretan ba al daude inertziak? Maialen Lujanbio eta Sustrai Colinaren iritziak eskainiko ditu aste honetako Hitzetik Hortzerak. Igandean 15:00etan ETB1-en.
Iruñea, Legazpi eta Gasteizko bertso-plazetan izango da aste honetako Hitzetik Hortzera eta kantuan Nerea Elustondo, Unai Iturriaga, Fredi Paia, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Uxue Alberdi...

Eta ahots adina gai bertsotarako: ipotx eta printzeen ipuinak, Oskorriren agurra, kutxazainak, dantzarako teknikak eta Super Euskaldunak bertsozalearen gozamenerako.

Igandeko Hitzetik Hortzeran Maialen Lujanbio eta Sustrai Colinari egindako elkarrizketak ere ikusi ahal izango dituzue. Jakina da bertsolariak eta entzuleak ez direla hutsetik abiatzen ez bertsoak sortzerakoan, ezta jasotzerakoan ere. Denek dituzte euren ideologiak eta iritziak; eta oinarri horietatik abestu eta entzuten dituzte bertsoak. Baina komunikazio horretan ba al daude inertziak? Gai horri buruzko euren iritzia emango dute Lujanbiok eta Colinak.

Hori guztia Hitzetik Hortzeran, igandean 15:00etan ETB1en eta noiznahi EITBren Nahieran atarian.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza