Xenpelar Dokumentazio Zentroa 2015-12-04

Durangoko Azoka eta Guggenheim Museoa

Urte asko dira Kontzezio Egunez, abenduaren 8an, bertso-jaialdia egiten dutela Markina-Xemeinen. Egun horretan Durangoko Azoka ere zabalik izan ohi da eta kointzidentzia hori aitzaki hartuta, 1997an Joxe Mari lejardi "Gabixola" gai-jartzaileak aurrez aurre jarri zituen Durangoko Azoka eta Guggenheim Museoa Iratxe Ibarraren eta Jon Sarasuaren ahotsean.

Kontzezio Egunez, abenduaren 8an, bertso-jaialdia egiten dute urtero Markina-Xemeinen Amaiur Kultur Elkarteak antolatuta. Lea-Artibaiko herritarrez gain, Euskal Herri osotik inguratu izan dira bertsozaleak, asko eta asko aurrez Durangoko Azokara bisita eginda.

Kointzidentzia hori aitzaki hartuta, 1997an Joxe Mari Lejardi "Gabixola" gai-jartzaileak aurrez aurre jarri zituen Durangoko Azoka eta Guggenheim Museoa Iratxe Ibarra eta Jon Sarasuaren ahotsean. Zortziko handian "Pello Joxepe" doinuan aritu ziren kantuan.  Aste honetan, bertsoaldi hori ekarri dugu artxibotik.

Datorren asteartean Kontzezio Eguneko bertso-jaialdia

Urtero bezala, aurten ere egingo dute Kontzezio Eguneko bertso-jaialdia Markina-Xemeinen. Datorren asteartean izango da arratsaldeko 17:30ean eta han izango dira kantuan Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Fredi Paia eta Julio Soto. Xabi Payak egingo ditu gai-jartzaile lanak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza