Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-12-06

Jon Maia ere Illunbera eta finala erabakita

Jon Maiak irabazi du Eibarko finalaurrekoa, hirugarrena eta azkena, eta finala erabakita gelditu da: Unai Agirre, Alaia Martin, Jon Maia, Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Oihana Iguaran eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa. Abenduaren 19an izango da, larunbat arratsaldez.
Jon Maiak irabazi du azke finalaurrekoa, Eibarko Astelena pilotalekuan, Arkaitz Oiartzabal Xamoaren aurretik. Bi horiekin batean, Felix Zubia, Mikel Artola, Iñaki Gurrutxaga eta Nahikari Gabilondo aritu dira kantari. 1.100 entzule inguru bildu dira saioan.

Sailkapena eta puntuak
Jon Maia                      500,5
Arkaitz Oiartzabal        481
Nahikari Gabilondo      468
Mikel Artola                 463
Iñaki Gurrutxaga         447
Felix Zubia                  440,5

Honenbestez, Gipuzkoako finala erabakita gelditu da: Unai Agirre, Alaia Martin, Jon Maia, Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Oihana Iguaran eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa. Zortzi horietatik bi, Oihana Iguaran (Amasa-Villabona) eta Arkaitz Oiartzabal (Oiartzun) lehenengoz sartu dira Gipuzkoako finalean. Abenduaren 19an izango da, larunbat arratsaldez.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza