2015-12-10

Inaxi Etxabe: Basarriri aurre egitera ausartu zen bertsolaria

Inaxi Etxabek (Oikia, Zumaia 1933) jantziko dio Gipuzkoako txapeldun berriari txapela. Etxe giroan sortu zitzaion bertsozaletasuna, eta gazte-gaztetatik hasi zen bertsoak egiten, egun Zarautzen bizi den protagonistari. 50eko hamarkadan sari batzuk irabazi zituen. Hala ere, garaiko bertsolari emakumeen moduan, bertso jarduera ezin izan zuen plazetara eraman, gizonezkoen eremua baitzen. Urte asko pasako ziren Etxabe plazan kantatzeko aukera izan arte.

Ezaguna da Inaxi Etxabek Basarrirekin izan zuen ika-mika. Basarrik “Aitonaren malkoek” izeneko bertsoak idatzi zituen, eta Etxaberi emakumeen inguruan esaten zituenak ez zitzaizkion batere gustatu. Hari erantzunez, bertso batzuk egin zizkion Basarriri.

Plaza ukatu zaien bertsolari emakumeen belaunaldi oso baten ordezkari gisa, 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako irabazleari txapela jarriko dio Inaxi Etxabek. 

Bihar Bertsoak, Iñaxi Etxabek Basarriri idatzitako bertsoak eskainiko ditu, bere ahotik kantatuta. Eta Nahikari Gabilondok berari egindako elkarrizketa zabala ere.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza