Igandean 15:00etan ETB1en 2015-12-11

Hitzetik Hortzeran Gipuzkoako finalaren atarikoa

Abenduaren 19an izango da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala eta horren atariko Hitzetik Hortzera berezia izango da igande honetakoa. Agin Laburu, Alaia Martin, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Oihana Iguaran eta Unai Agirre finalisten hitzekin batera Zarautz, Eibar eta Tolosako finalaurrekoetako bertsoaldi onenak eskainiko dituzte. Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan ETB1en.
Nola sentitzen ote dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako zortzi finalistak finalaren atarian? Agin Laburu, Alaia Martin, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Oihana Iguaran eta Unai Agirreri egindako elkarrizketak eskainiko dituzte igandeko Hitzetik Hortzeran.

Zarautz, Tolosa eta Eibarren egindako finalaurrekoetan lortu dute finalerako txartela eta saio horietako bertsoadi onenak ere ikusi ahal izango dira.

Hurrengo larunbateko finalerako giroa berotzen hasteko Hitzetik Hortzera berezia igande honetan, 15:00etan ETB1en eta noiznahi EITBren Nahieran atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza