Donostiako Carlos Santamaria Bibliotekako Andrestegi aretoan 2015-12-11

"UNI-bertsoan" ekitaldia izango da datorren asteazkenean

EHUko Gipuzkoako Errektoreordetzako Hedakuntza Sailak Mintzola Fundazioaren laguntzaz antolatu du ekitaldia. Hitzaldia eta bertso-saioa izango dira eguerdian.
 EHUko Gipuzkoako Errektoreordetzako Hedakuntza Sailak, Mintzola Fundazioaren laguntzaz, "UNI-bertsoan" ekitaldia antolatu du datorren asteazkenerako. Eguerdiko 12:00etan hasiko da saioa, Donostiako Carlos Santamaria Bibliotekako Andrestegi aretoan.

 Ordu horretan, Mintzola Fundazioak bertsolaritzaren ikerketaren alde egiten duen lanaren inguruko azalpen labur bat emango dute. Ondoren, Maialen Lujanbiok eta Beñat Gaztelumendik bertso-saioa egingo dute.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza