Zumarragako Zelai Arizti aretoan 2015-12-11

Luzio Gabiriaren omenezko jaialdia izango da bihar

Luzio Gabiriaren omenezko jaialdia izango da bihar
Gaueko 22:15ean hasiko da saioa eta Sustrai Colina, Nerea Elustondo, Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu jardungo dira kantuan. Sarrerak erosteko leihatilak ordubete lehenago zabalduko dituzte.
 Urtero bezala, aurten ere Luzio Gabiriaren omenezko bertso-jaialdia egingo dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Bihar izango da hitzordua, gaueko 22:15ean. Honako laukote hau aterako da oholtzara:

 Sustrai Colina
 Nerea Elustondo
 Beñat Gaztelumendi
 Agin Laburu

 Zumarraga-Urretxuko bertso-eskolak antolatu du saioa eta bertako kideak arituko dira gaiak jartzen.

 Sarrerak eskuratu ahal izateko, ordubete lehenago zabalduko dira leihatilak. Hamar eurotan salduko dira sarrerak, baina gazteek 7 eurotan erosi ahal izango dituzte. Saioa bukatutakoan, gabonetako saski baten zozketa ere egingo da.

 Luzio Gabiria Gabiriko Bekoetxe baserrian jaio eta umetatik bertsozaletu zen. Euskalgintzarentzat urte zailak ziren garaietan, bertsolaritza sustatu eta bultzatzeko lan handia egin zuen. Aurten hogeita zortzigarren edizioa beteko du bere omenez antolatutako jaialdi honek.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza