Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-12-14

Agin Laburu: "Final polita izateko osagai guztiak daudela esango nuke"

"Bertsotan eginda" iritsi dela finalera dio Agin Laburuk. Orain dela lau urteko txapelketan ez bezala, "eroso" sentitu da ofiziotan eta bide horretatik kantatu nahi du finalean ere. Saio aurretik "Ilunbe irudikatu ahal izateak lagunduko" diola uste du 2011an eztarrian egin zitzaion korapiloa larunbatean ez egiteko. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean abestuko duten zortzi bertsolarien elkarrizketak eskainiko dizkizuegu aste honetan, egunero bina. Gaur lehenengoa, Agin Laburu.
"2011ko finalean  oholtzara igo nintzenean korapiloa egin zitzaidan eztarrian eta uste dut aurten Ilunbe lehenago irudikatu ahal izateak lagunduko didala". Horixe du bere alde Agin Laburuk, duela lau urteko esperientzia.

Eta ez finaleko esperientzia bakarrik, baita bertso-jardunak berak ematen duena ere. "Nire instintoari eta nire ibilbidean ikasitakoari helduta iritsi naiz aurtengo finalera eta erosoago sentitu naiz ofiziotan. Finalean bide horretatik kantatu nahi nuke, instintoz bertsotan egitetik eta ofiziotik tiratzeko asmoarekin". Horrela, "zortzimila ikus-entzuleri ikuskizun on bat, merezitako ikuskizuna eskaintzeko".

Estilo ezberdineko bertsolariak
Astigarragarrak dioenez, "talde polita da finalekoa; estilo ezberdineko bertsolariak gaude zortzikotean eta uste dut zortziok badugula zer eskaini. Beraz, final polita izateko osagai guztiak daudela esango nuke"


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza