Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-12-14

Alaia Martin: "Saio mundiala egin nahi dut bertsotan"

Alaia Martin, gaurko bigarren finalista. "Oso gustora" dago egin duen lanketarekin. "Lau urte oso emankor" izan ditu eta "asko" eman dio plazak. Horregatik, disfrutatzeaz gain, "saio mundiala" egin nahi du larunbatean.
"Gaiak entzun egin nahi ditut, benetan entzun zentzumen osoarekin. Detaileak bilatu, nire imajinariotik gertuen dauden hitzak aukeratu bertsoak janzteko, koherentziaz nire mezuak eman,  bertsoaldi borobilak eskaini, elkarrizketak osatu..." helburu asko ditu Alaia Martinek larunbaterako.

Izan ere, "duela lau urte ez nuen lehiarik kontenplatzen finalean eta saio osoa ilusionatuta pasa nuen, haur txiki baten moduan". Aurten aldiz, disfrutatzeaz gain "maila ematera nator, saio mundiala egin nahi dut".

Prestaketa-lana
2011ko finaletik hona, "lau urte emankor izan ditut eta plazak asko eman dit. Gustora aritu naiz lanean: teknikoki landuta nator eta hitz berriak bilatzen aritu naiz nik esan nahi ditudan gauzak esateko"




Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza